BILAKETAK EGITEKO ERREMINTAK



Kaixo!!

Askotan, Google-en informazioa bilatzeko zailtasunak eduki ditzakegu, izan ere, informazio oso zehatza aurkitu nahi dugu edota  esaldi bateko hitz batzuk ahaztuta ditugu... Beraz, arazo hauei konponbidea bilatzeko hona emen bilaketak egiteko erraminta ezberdinak:

GOOGLE-EN BILAKETAK EGITEKO AHOLKUAK / TRESNAK

Gaurkoan, Google-en bilaketak egiteko aholkuak eta tresnak aurkezten dizkizuet. Horretarako zenbait froga egin ditut, hona hemen hauetako zenbait:




1. Kakotxoen erabileraoinarrizko baliabidea da nahi dugun esaldi zehatza bilatzeko. Beraz, hau frogatzeko Google-en "Haur hezkuntzako ipuinak" bilatu dut, eta honi buruzko informazioa aurkitu dut. Aurkitutako informazioa, oso erabilgarria iruditu zait, izan ere, haur hezkuntzan soilik erabiltzen diren mota guztietako ipuinak aurkitu ditut.

Aipatutakoaz gain, bilaketa honetan arreta deitu didan webgune bat aurkitu dut, honi buruzko informazioa nahi izatekotan hemen usten dizuet webguneko Link-a:



2. *Zeinua: Esaldi baten hitz guztiak ezagutzen ez baditugu oso erabilgarria da. Izan ere,
* zeinua komodin bezala funtzionatzen du eta ahaztutako hitza ordezkatzen du.

Hau frogatzeko, Google-en bilaketa bat egin dut. Honetan, abezti bat bilatu dut, baina, 2 hitz ahaztuta neuzkan, beraz, " ni ** banintz egingo nuke zure " jarri dut eta Pirritx eta Porrotxen "Euri tanta" ren letra aurkitu dut.





3. + Zeinua: Baliabide honek hitz konkretu bat bilatzen du, alegia, esaldi batean + zeinua aurrean daraman hitza bilatzen saiatuko da beti Google. Beraz, "Educación infantil +musica" bilatu dut Google-en eta honi buruzko informazio baliogarria aurkitu dut.



--------------------------------------------------

BILATZAILE ESPEZIALIZATUAK


Argi dago, gaur egungo bilatzaile famatuena Google dela. Baina, aurkikuntza espezifikoak egin nahi baditugu badaude hainbat bilatzaile espezializatuak direnak, adibidez Youtube:


Youtube: Bideoak soilik aurkitu nahi baditugu Youtube bilatzailea gomendatzen dizuet. Mota guztietako bideoak aurki ditzazkizue emen, adibidez, nik "Txanogorritxu" ipuinaren kontaketa bilatu dut, eta honi buruzko bideo erabilgarriak aurkitu ditut:


--------------------------------------------------

SARE SOZIALAK, INFORMAZIO dimentsioa lantzeko, baita KOMUNIKAZIOA ETA EDUKIAK SORTZEKOA



Askotan ahazten zaigu, sare sozialak, denbora pasak izateaz gain, lanerako edo informazioa aurkitzeko oso erabilgarriak direla.

Twitterren, adibidez, gai ezberdinen inguruko informazioa aurki ditzakegu. Nik # zeinua erabiliz "Dia internacional del niño"-ri buruzko informazioa eta artikulu interesgarri ezberdinak aurkitu ditut.



                                                    --------------------------------------------------


ALERTA

Google-ek ere Alerta izeneko oinarrizko tresna ezkaintzen du. Honi esker, gai konkretu bati buruz eguneratuta egon nahi bazara,  e-mailak jaso ditzazkizu  Google-en gai konkretu honi buruzko informazioa eguneratzerakoan.  

Hau frogatzeko adibide bat aurkezten dizuet:




ONDORIOAK

Informazioa aurkitzeko tresna guzti hauek aztertuz, konturatu naiz ez ditudala behar beste erabiltzen . Tresna guzti hauek, oso baliagarriak iruditu zaizkit mota eta gai ezberdinei buruzko informazioa aurkitzeko. Gainera, aurkitutako informazioa zehatzagoa da eta azkarrago aurkitzen da. Beraz, bilaketak egiteko erraminta hauek erabiltzea aholkatzen dizuet. 

Beti bezala, edozein galdera izatekotan, galdetu eta erantzuteko prest egongo naiz.

Eskerrik asko!





Comentarios

Entradas populares de este blog

Zer da hardware?

Nortasun digitala

Nire PLE-a